2021-2022 denboraldian UDAren 75. urteurrena betetzen da. Sortu zenez geroztik UDAk egin duen ibilbide honetan sorreran zituen ilusio eta izaera berari eutsi die. Hain zuzen ere ilusio eta izaera hauetxek berak ematen digutelarik garai bakoitzera moldatzen joateko indarra, beti ere gure bazkide, kirolari eta gurasoei ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzeko asmoz.

Zentzu honetan, 75. urteurrenarekin batera beste pauso bat gehiago emango dugu: Bazkide txartel digitala.

Aurreko urteetan, denboraldia hastearekin batera, bazkide txartela tramitatu eta banatu izan da. Aurten ordea, digitalizazio prozesu hau dela eta, urriaren bukaera aldera jarriko gara zuekin harremanetan prestatzen ari garen bazkide txartel digitala eskuratzeko.

Uste dugu bazkide txartel digitala aurrera pauso bat gehiago dela UDAren etengabeko eraldatze prozesuan eta erosoagoa izatearekin batera, jasangarriagoa ere badela.

Zuekin, aurrera! Aupa UDA!