Digitalizazioan murgilduta dago UDA, eta horren adibide ezin hobea da sortu berri dugun bazkide txartel digitala, aste honetan zehar email bitartez bazkide guztiok jasoko duzuena. Bazkide zenbakia eta pasahitza besterik ez dituzu beharko klik bakar batean zure bazkide txartel digitala mugikorrean gorde ahal izateko.

Etegabeko eraldatze prozesua du abiapuntu UDAk, eta apustu sendoa egin dugu txartel digitalarekin, etorkizunera begirako aurrerapausoak emanez.

Txartel digitala eskuratu nahi duenak UDArekin harremanetan jarrita jasoko ditu jarraibide gehiago 659 79 44 65 mugikor zenbakira deituta. Asteburuan, gainera, Ibarra Futbol zelaian egongo gara argibide eta laguntza eskaintzeko asmoz.

Aupa UDA!