Loramendi Euskara Elkartearen eta UDAren eskutik euskara oinarri izango duen futbol partidua jokatuko da, Loramendik kudeatzen duen Auzoko ekimena baliatuz horretarako.

Partidua ekainaren 16an jokatuko da Ibarrako zelai txikian 18:00tatik 19:00tara eta 20 minutuko bi denbora izango ditu, 10 minutuko atsedenarekin. 16 urtetik gorako edozein herritarrek joka dezake, eta guztion artean giro paregabea sortu eta kirolean euskaraz gozatzea du helburu.

Parte hartzeko, deitu 645 70 88 63 telefono zenbakira edo idatzi auzoko.loramendielkartea@gmail.com mail helbidera.

Animatu jokatzera edo ikustera, biak dira garrantzitsuak!!