UDAren 75. urteurrena dela-eta, ekainaren 6tik aurrera argazki erakusteka egongo da Arkupen. Ekaina osoan zehar egongo da eta UDAren 75 urteen errepaso hunkigarria egiten da.

Ekaitz Zilarmendiren eskutik, argazki erakusketa DIGITAL bati eman diogu forma eta, bertan, UDAren ibilbidean zehar eman diren pasarte ezberdinak, UDAren parte izan diren pertsona ezberdinak (kirolari, zuzendaritza talde, bolondres,…), sail ezberdinak… dute presentzia. Garai bateko eta egungo argazkiz osatutako ibilbidea.

Bertatik pasatzera gonbidatzen zaituztegu, ziur gaude irripar batekin irtengo zaretela erakusketatik, eta oraindik ezagutzen ez zenituzten hainbat bitxikeria eta pasarterekin jabe egiten zaretela.