2021-2022 denboraldian UDAak 75 urte betetzen ditu sortu zenetik eta urte hauetan egindako ibilbidearen parte izan diren pertsonen kontakizuna oinarri hartuta, dokumentala prestatu dugu.

Dokumental hau urriaren 15an 19:30tan botako da lehenengo aldiz Arkupeko Zaraia aretoan eta, hortik aurrera, ostiralero ikusi ahal izango dugu hilabetez (hau da, urriaren 22, 29 eta azaroaren 5an). Beti areto eta ordu berdinean.

Sarrera dohainik da eta Arkupen daude eskuragarri dagoeneko.