Covid-19ak EAEn azken egunetan eman dituen positibo kopuruen aurrean, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gomendatzen du bertan behera uztea martxan dabiltzan kirol jarduerak. Hortaz, oraingoz, bi egunez bertan behera geldituko da UDAko futbol jolas campusa. Gauzak horrela, uztailaren 20tik 21era, hau da astelehenetik asteartera, ez da futbol jolas campusik egongo.

Egun hauek igaro eta gero, berriz ere egoera berrikusiko dute eta erabakiak hartuko dituzte. Hortaz, asteartean egoeraren irakurketa egingo da eta campusa berriro ere martxan jartzeko aukerarik izango den ala ez jakingo dugu.

Informatuta izango zaituztegu. Edozein albiste  jakin bezain laster, UDAko antolatzaileak, arduradunak eta hezitzaileak jarriko dira zuekin harremanetan. Jakinaren gainean izango zaituztegu.

Eskerrik asko.