10 futbol partida jokatuko dira etxean

Asteburuan, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, 1o futbol partida jokatuko dira Aretxabaletan. Ia guztiak Ibarra futbol zelaian jokatuko dira, senior mailako Leintz Arizmendirena eta areto futbolekoa salbu. Horiek Mojategin eta Ibarra kiroldegian jokatuko dira, hurrenez hurren.

By |2019-11-25T14:03:41+01:00noviembre 25th, 2019|Areto futbola, Futbola|0 Comments

Realeko jokalariek Ibarra izango dute aterpe

Real Sociedad futbol taldeko infantil neskek lau ostegunez jarraian entrenamenduak egingo dituzte Ibarra futbol  zelaian. Gipuzkoako klubok sarean egiten dugu lan. Real Sociedad Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako Futbol Federazioarekin batera sarea osatzeko eta elikatze proiektua zuzentzen du. Sare horren parte da UDA Kirol Elkartea, Realarekin hitzartutako kluba baita. Ondorioz, hartu eman estua dauka [...]

By |2019-11-20T09:44:40+01:00noviembre 19th, 2019|Ekimenak, Futbola|0 Comments

2011 jaiotakoekin futbol eskolako guraso bilera

Urriaren 21ean, astelehenarekin, 2011 urtean jaiotako neska-mutilen gurasoekin elkartuko gara aurtengo denboraldiaren nondik norakoak azaltzeko. Urriak 21, astelehena 18.00 Ibarra Kirol Etxea, beheko batzar gela 2019-2020 denboraldiaren nondik norakoak Futbol eskola 21 octubre 18:00 Polideportivo Ibarra, sala planta baja Temporada 2019-2020

By |2019-10-21T07:56:57+02:00octubre 21st, 2019|Futbola|0 Comments

Hiruko Futbol Txapelketa argazkitan

Buruko Osasunaren Egunean, urriaren 10ean, Hiruko Futbol Txapelketa antolatu genuen. UDA futbol taldeko infantilek eta Arizmendiko jokalariek San Juan de Dios ospitaleko gaixoekin batera jokatu zuten futbolean. Real Sociedad Fundazioko beteranoen taldeak ere parte hartuko zuen ekimenean eta Athletic Fundazioak ere bat egin zuen ekimenarekin. Txapelketako argazkiak gure flickr kontuan topatu ditzakezue, baita hemen ere.

By |2019-10-12T10:46:14+02:00octubre 12th, 2019|Ekimenak, Futbola, Kirol esparruak|0 Comments

UDAko taldeen argazkiak

Ostiral honetan UDA osatzen dugun taldeen argazkiak aterako ditugu! Urriak 11, larunbata 17:00 (16:55 prest) Ibarra futbol zelaian Argazkiak ateratzeko ordena ondorengoa izango da: Larunbatetik aurrera argazkiak eskatzeko aukera izango duzue, futbol zelaian bertan edota online galdetegi hau beteta: https://labur.eus/taldeen-argazkiak