Asteburuko pilota partidak
Urriaren 23 eta 24an zehar jokatuko diren pilota partiden kartelera hauxe da.
Urriaren 23 eta 24an zehar jokatuko diren pilota partiden kartelera hauxe da.
Hemen 2020ko urriaren 16an jokatutako pilota partiden emaitzak.
UDAk, erakunde moduan, euskara bere baloreen artean kokatzen du eta, ondorioz, bere sustapena lehenesten saiatzen da burutzen dituen ekintza eta jarduera ezberdinetan. Beraz, Euskaraldiak eskaintzen dion aukera ere ez du pasatzen utzi nahi izan eta bertan parte hartuko du hainbat barne eta kanpo arigune jarriaz euskararen zerbitzura. Gainera, bere kirolari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide, etab.en artean [...]
Jardunaldi honetan futbol partida hauek jokatuko dira.
Asteburuan COVID-19aren inguruan erabaki berriak egon dira eta, tartean, kirol ez-federatuaren inguruko albisteak atera dira. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitz egin dugu gaur goizean eta zera argitu digu: lehiaketa dela debekatua dagoena, baina ez entrenamendua. Eta ORAIN ARTE BEZALA JARRAITZEN DUELA KIROL EZ-FEDERATUAK. Hortaz, UDAk bere kirol sekzio ezberdinetan entrenamenduekin aurrera jarraitzen du.Zentzuz joka dezagun guztiok [...]
COVID-19ra moldatzen jarraitzen dugu eta moldaketa honek partiduetara eramaten gaitu oraingo honetan. Entrenamenduetan ez bezela, partiduetan ikusleak egon daitezke, baina hauek zenbait arau jarraitu beharko dituzte. Gehienak ez zaizkizue arrotzak egingo. Mesedez, izan kontutan jarraibide hauek eta barkatu eragozpenak. Guztion artean lortuko dugu partiduez gozatzen jarraitzea.
Eskerrik asko gure kirolari, bazkide eta babesleei gure ondoan egoteagatik garai zail eta aldakorretan ere. Zuek zarete gure motorra.
2020-2021 denboraldiaren hasiera katramilatsua pixkanaka ari da gorpuzten eta lehiaketen hasiera ere iritsi da. Hortaz, hemen uzten dizkizuegu asteburu honetako partidak, ofizialak zein lagunartekoak.
Asteburu honetan, urriaren 11an, Hondarribian jokatu da denboraldiko lehenengo txapelketa. Kadete eta 21 azpikoak izan dira parte-hartzaileak. 21 azpiko kategoriari dagokionez, Joanna lehena geratu da Kumite modalitatean eta bigarren Katas-en. Gizonezko kadetetan, Garikoitz Martínek 5-3 galdu zuen bere aurkariarekin Kumite modalitatean eta Katas-en ez zuen lortu podium-era igotzea. Odilo Vázquez UDAko karate entrenatzaileak dioenaren arabera, [...]
UDAren musukoa eskura dezakezu Belarmetan. 7€ren truke lor dezakezu.